Orokorrean uste dugun ez bezala, kontsultatzen duen pertsonak ondo garatutako alde osasuntsua dauka; izan ere, zerbait oker doala konturatzen garenean soilik jartzen ditugu martxan gauzak aldatzeko baliabideak.

Pertsona batek egin ditzakeen kontsulten zergatiak askotarikoak dira: estresa, antsietatea, tristura, zailtasunak bikotean, erlazio familiarretan edo lanean, autoestimu arazoak edo konpondu beharreko barne dilemak. Arrazoia edozein dela, garrantzitsuena ondoeza sentsazio positiboago batean bihurtu nahi izatea da.

Saioen iraupena 50/60 minutukoa izan ohi da, lehengoa izan ezik, 90 minutu inguruko iraupena duelarik. Tratamendu terapeutikoaren iraupena zenbait faktoreen araberakoa izaten da: zenbat denbora daraman ondoezarekin, honen konplexutasuna eta pertsonak dituen edo prozesuan zehar garatzen dituen baliabide pertsonalak.